Donostiako Kantak II kontzertua eskainiko dute Orfeoiak eta udalaren txistulari taldeak
Donostiako Orfeoiak eta udalaren txistulari taldeak baterako kontzertua eskainiko dute otsailaren 9an Victoria Eugenia antzokian. Donostiako Kantak II emanaldia aurkeztuko dute bertan bi taldeek, hiriko eta Euskal Herriko abestiak ardatz bezala hartuaz.
Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrerak 15 eurotan daude eskuragarri Donostia Kulturaren webgunean.