Guadalupe Platak eta Albert Cavalierrek Intxaurrondoko kultur etxean joko dute
Guadalupe Plata talde jaendarra eta Albert Cavalier donostiarrak Intxaurrondoko kultur etxean izango dira otsailaren 10ean, Dkluba-ren eskutik. Laugarren diskoa argitaratu zuen iaz Guadalupe Platak, rock, folk, jazz eta psikodelia nahasiz, besteak beste. Albert Cavalier laukotea bere bigarren lana sortzetik dator, berriz, El Marco izenpean.
22:00etan hasiko dira kontzertuak eta sarrerak 12 eta 15 eurotan daude salgai, Donostia Kulturaren webgunean.