'Hormek diote (On Stage)' emanaldia eskainiko du Haatik Dantza Konpainiak Victoria Eugenian
Haatik Dantza Konpainia donostiarra Victoria Eugenia antzokian izango da datorren ostiralean, otsailak 2, Hormek diote (On Stage) emanaldiarekin. Hormek esango luketena aitzaki bezala erabiliaz, “elkarbizitzako zailtasun eta arazoez hausnartzen duen ikuskizuna da” honakoa, dantza taldearen arabera.
Emanaldia 20:00etan hasiko den arren, konpainiaren ibilbidea ezagutu nahi dutenentzako hamabost minutuko hitzaldi bat antolatu dute 19:30etan, antzokiko Txina Aretoan. Sarrerak salgai daude jada, 8 eurotik 21 bitartera.