
Realak azkenik baieztatu du atzo iluntzetik hainbat hedabidek aurreratutako albistea.
Iñigo Martinez futbol jokalariak talde txuri urdina utzi, eta Athleticen jokatuko du aurrerantzean. Hain zuzen ere, talde bizkaitarrak
32 milioi euroko etete klausula ordainduta fitxatu du Ondarroako atzelaria. Bost urterako sinatu du Athleticekin eta 80 milioi euroko etete klausula izango du.
Neguko futbol merkatuaren azken egunean iritsi da mugimendua, eta horrek zale txuri urdinen atsekabea zein haserrea eragin du. Reala ez dago bere momentu onenean, eta horrek ere kezka areagotu du. Ligan bolada txarra darama eta jaitsiera postuetatik gertu dago. Kluba ordezko bila dabil, eta bihar iluntzera bitarte ordezko jokalari bat fitxatzeko aukera dauka.
Martinezek 2011-12 denboraldian egin zuen debuta Realarekin. Ordutik 230 partida baino gehiago jokatu ditu, eta hamasei gol sartu ditu.