La Asuncioneko ikasleek bat egin dute Bakearen Egunarekin
Bakearen Eguna ospatu dute La Asuncion ikastetxeko ikasleek: “Hainbat herrialdeetan bonbek egiten duten mina salatzeko, bake mezuak zituzten hegazkinak jaurti ditugu”.
Horrela bada, ikasle bakoitzak prestatu du bere hegazkina, eta ikastetxeko patioaren bueltan elkartu dira. Euren hegazkinak hegan jarri dituzte helduenek. Txikienak, berriz, patioan egon dira, koloretako puxikekin, irakasleen laguntzarekin.