Amarakaldek konpartsa, entsegu batean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Festarako gogoz dabil Amara Berriko Amarakaldek kalderero konpartsa.
Larunbateko 17:30ean irtengo dira kaldereroak auzoko kaleetan barrena, Armeria plazatik abiatuta.
Erregina Juantxo Urola izango da, eta damen papera egingo dute Paulino Boillosek eta Imanol Olazabalek. Agintari lanetan arituko direnak izango dira Jose Ignacio Aizpitarte eta Fernando Otxoa, eta Luis Vierak eramango du Jesus Ausejo hartza.
Isabel II. kaletik joango da konpartsa, Irun Plazara eta Bartzelona hiribidera. Loiolako Erriberan atseden hartuko dute askaritxo bat egiteko, eta, ondoren, Euskal Kortsarioak kaletik abiatu eta zeharkatuko dituzte Irun plaza, Felipe IV.a, Isabel II.a, eta aurreikusi dute Ferrerias plazara iristea 20:00etarako. Iñaki Regil omenduko dute, orain arteko tribuaren gidariaren izan dena, 18 urtez.
Ohiturari jarraituz, Zorroagako erresidentziara joango dira konpartsako kide batzuk,
ostiralean, 17:30ean. Horretaz gain,
otsailaren 10ean, Parte Zaharreko kaleetan ibiliko dira Amarakaldekekoak, eta Konstituzio plazan sartuko dira.