Martin Goitiandia. (Argazkia: Axier Lopez/ Argia)
Usurbilgo tren geltokian pintaketa bat egiten ari zela tren batek zuri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia Pare Zaharreko bizilagunari, maiatzean. Orain
Ertzaintzak ekimen horregatik auzitara eraman ditu bera eta anbulantziaren zain berarekin geratu zen laguna. Martxoaren 5ean izango da epaiketa. Euskotreneko bi ordezkari ere deituta daude epaiketara deklaratu dezaten.
Usurbilgo geltokian Donostiako Eleak-Libre mugimenduko 15 laguneko taldea
EAJ, Mozal Legeari ez zioen mezua margotzen ari zela gertatu zen istripua. Donostiatik zetorren trena geltokian geldi mantentzeko asmoz, Martin Goitiandia trenaren aurrean jarri zen, baina gidariak bera ikusi ez eta nasa eta trenaren artean harrapatuta geratu zen. Hiru aste baino gehiago izan zen ospitalean, horietako bi zainketa berezietan. Femurra hautsita, pelbisa hiru zatitan ukitua, bizkarreko orno batean fisura, buruan kolpe handia, erredurak eta zauriak izan zituen. Koma induzituan izan zen 12 egunez. Istripua gertatu eta hurrengo egunetan hainbat mobilizazio egin zituzten gazteari babesa adierazteko.
Argiak elkarrizketa egin zion.