(Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Sustapenak hiriko 17 proiektu ekintzaile sustatuko ditu Explorer programaren bidez. Askotarikoak dira proiektuak. Hala nola, supermerkatuan produktuak azkar aurkitzeko aplikazioa, elikadura eta prozesamendu arazoari irtenbidea eskaintzen dion sistema eta musika jaialdien zaleentzat esperientzia berezituen programa.
Aukeratutako proiektuek prestakuntza jasoko dute, eta batek, Silicon Valley (AEB) parke teknologikora joateko bidaia irabaziko du. Bertan aholkularitza jaso eta inbertsiogileekin harremanetan jartzeko aukera izango du.
Explorer
Ideiak dituzten gazteak programa Banco Santanderrek bultzatzen du Santander Universidades erakundearen bitartez, eta Santanderko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak (CISE) koordinatzen du. Aste honetan egin diete harrera datorren bost hilabeteetan beraien ideiak elkarlanean garatuko dituzte 23 ekintzaileri, Puntu Dendan kokaturiko coworking-erako espazioetan.