Jon Insausti, Susana Soto eta Jaime Otamendi, balantzearen aurkezpenean. (Argazkia: Donostia Kultura)
Pasa den urtean
136.000 bisita jaso zituen San Telmo Museoak. 2016arekin alderatuta, bisitari kopurua txikiagoa da, museoa Kultur Hiriburitzaren egoitza izan zelako. Horrela ere, balantze baikorra egin dute Susana Soto museoko zuzendariak, Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendariak eta Jon Insausti Kultura zinegotziak.
2015arekin alderatuta, bisita kopuruak gora egin du. Datuen bilduma aurkeztu dute:
- Museorako eta erakusketetarako bisitariak: 110.400 (guztizkoaren % 81)
- Erakusketa iraunkorra eta erakusketa-aretoak: 85.000. -Laborategia: 22.000.
- Jardueretan parte hartu dutenak: 25.600 (guztizkoaren % 19)
- Museoa bisitatzen dutenen profila –bisitari guztietatik % 41ek asteartea aprobetxatzen dute– honako hau da:
- Jatorria: % 26 Donostia eta Gipuzkoa; % 5 Euskal Herriko gainerakoa; % 19 estatuko beste erkidego batzuk; % 10 Frantzia; % 19 Europako gainerakoa; % 21 munduko gainerakoa.
- Adina: % 20, 18 urtetik beherakoak; % 22, 19 eta 40 urte bitartekoak; % 43, 41 eta 65 urte bitartekoak; eta % 15, 65 urtetik gorakoak.
- Sexua: % 52 emakumezkoak eta % 48 gizonezkoak.
Proiektu askoren protagonista eta topagune izan da San Telmo Museoa 2017an zehar. Eguneroko lanketarekin batera, hainbat jarduera indartu dituztela adierazi dute. Hala nola, hezkuntza arloari eta ikastetxeei eskainitako programei emandako bultzada, erakusketa iraunkorraren hobekuntza, zaintzen diren bildumen handitzea, museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondarea zaharberritzea Gordailuan, eta aldi baterako bederatzi erakusketaren inaugurazioa erakusketa-aretoetan eta laborategian.
Iazko balantzea egitearekin batera, aurtengo programaren informazioa aurkeztu dute. Hona hemen, zerrenda gisara San Telmo Museoak eskainiko duena:
Erakusketa aretoa
- Argazki-liburuen fenomenoa erakusketa, martxoaren 23tik ekainaren 17ra bitarte.
- Tony Ray-Jonesen erakusketa, apirilaren 13tik ekainaren 10era bitarte.
- Pradoko jainkoak. Artea eta mitoa erakusketa, uztailaren 6tik urriaren 28ra bitarte.
- Gorputza asmatzea erakusketa, azaroaren 23tik 2019ko otsailera bitarte.
- Kiputz. Historiaurreko leize hilgarri bat erakusketa, azarotik 2019ko otsailera bitarte.
Liburutegia
- Black is beltza erakusketa, ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte.
Informazio gehiagorako San Telmo Museoaren
webgunea bisitatu daiteke.