Hector Moreno gaur iritsiko da Donostiara
Hector Moreno mexikarra da Realaren fitxaketa berria; 30 urteko atzelaria, ezkerra eta 1’84 metroko altuera duena. Realak jakinarazi duenez, gaur iritsiko da Donostiara. Bere ibilbide profesionalean, guztira, 359 partida jokatu ditu , eta 28 gol sartu ditu. Mexiko selekzioarekin 89 alditan jokatu du. Realak eta AS Romak lortutako akordioari esker etorriko da Donostiara, sei milioi euroren truke. 2021eko ekainaren 21a arte itxi dute kontratua.
Ibilbide oparoa du Morenok, eta Espainiako liga ezagutzen du: Club Universidad Nacionalen hezi zen, eta lehen taldean 2006ean egin zuen debuta, 19 urterekin. Urtebeteren ostean, Herbeeretako AZ Alkmaarera joan zen, eta hiru denboraldi egin zituen. 2011ko udan, Espanyolek fitxatu zuen, eta 2015eko udan PSV Eindhovenera joan zen, beste bi denboraldiz. Iazko udan AS Romak fitxatu zuen.