Agerraldia egin dute Tabakaleran. (Argazkia: Malen Aldalur)
Emakumeen* greba feminista deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako, gaur egin dute aurkezpena Tabakaleran.
Nazioarteko greba bat izango da eta geldialdiak egingo dituzte; 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara. Bestalde, egun horretan ez kontsumitzeko deia egin dute, “bereziki enpresa eta saltoki handietan”.
Ondasunen eta lanen banaketa parekidea aldarrikatu dute agerraldian, eta zaintza lanetarako ardurak hartzeko eskatu diete erakundeei: “Lan esparruaz harago doa borroka hau. Indarkeria ororik gabeko bizitza nahi dugu, gure bizitzez, sexualitateaz eta bizitzaz erabaki ahal izateko”. Bestalde,
grebaren seinale gisa, besoko morea jantzi eta amantalak balkoi edo leihoetan zintzilikatzeko eskatu dute.