Amiantoaren inguruan arituko dira Altzan
La plaza de la Musica. Historias de amianto dokumentala proiektatuko dute Altzako Tomasene kultur etxean, asteazkenean, 19:00etan. Juanmi Gutierrezek 2010 estreinatutako pelikula da, eta emanaldian egongo da, Altza osasuntsuagoaren aldeko plataformak gonbidatuta. Emanaldiaren ostean, tertuliarako tartea zabalduko dute dokumentalaren eta amiantoren inguruan hitz egiteko.
Juanmi Gutierrezek horrela aurkezten du bere dokumentala: “Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika gertu zegoen bizi ginen etxetik. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta, ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen. Hantxe desegiten dituzte Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak, barruan duten amiantoaren beldurragatik.