Etxe-abere autoktonoen argazki erakusketa antolatu du Cristina Enea Fundazioak
Cristina Enea Fundazioak Jose Barea artista madrildarraren Bestiarium argazki erakusketa jasoko du ostegun honetatik aurrera, Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean. Penintsulako etxeko-abere autoktono desberdinen 50 irudi inguruk osatzen dute Erdi Aroko bestiario moduan aurkezten den bilduma hau.
Erakusketa apirilak 29ra bitarte egongo da ikusgai. Bareak irekiera ekitaldian hartuko du parte, 18:30etan bisita gidatu bat eskaini eta argazki proiektu honen xehetasunak bisitariei azaltzeko.