
Martxoaren 16an eta 17an
Mojo Workin jaialdia egingo dute Egiako Gazteszenan. Gure gauza kultur elkarteak jakitera eman duenez, sarreren erdian dagoeneko saldu dituzte eta jaialdira joan nahi dutenei mezua bidali diete: “Ez lokartu, iaz bezain azkar edo azkarrago doalako”.
Jaialdiaren egitarauari dagokionez, asteburu horretarako eskaintza zabala prestatu dute:
- Martxoak 16, ostirala. Spencer Wiggings, Lala Brooks eta Los Jambos, 22:30ean.
- Martxoak 17, larunbata. Jerry Williams, The Original Vandellas eta Las Kassettes, 21:30ean.
Sarrerak Mojo Workin jaialdiaren
webgunearen bidez eskuratu daitezke.