Mayok eta Perezek irabazi dute Uliako Gimnastikaren krosa
Carlos Mayo eta Mari Jose Perez izan ziren azkarrenak Uliako Gimnastikaren 88. Krosean. Hain zuzen, Erregetako Krosa antolatu izan du orain arteko Groseko elkarteak, urtarrila hasieran. Aurten, ordea, otsailera atzeratu du, lehen lehia antolatu zutenetik 100 urte igaro direnean.
Mayok ez zuen garaipena erraz izan, azken 500 metroak iritsi arte; orduan aurrea hartu baitzien Aitaddi eta Lachgar marokoarrei.
Hamar kilometroko lasterketa jokatu zuten 300 partaideek, Zurriolako ibilbidean. Lurra bustian bazegoen ere, euriak atsedena hartu zuen lasterketak iraun bitartean.
Hemen, sailkapen osoa