
Ulialde batzokiko kideak santa eskean ibili ziren igandean. Ibilbide zabala egin zuten, eta hainbat zahar egoitza bisitatu zituzten: Nuestra señora de la paz, Aldakonea, San Ignacio ospitalea, Hermano Garate, San Jose de la Montaña eta Txara. Horrela bada, kalera irten ez zirenei Santa Ageda bezpera zela gogorarazi zieten, kopla eta makil hotsen bidez. Kantari ibili ziren taldean zeuden EAJko zinegotzi Aitziber San Roman eta Jon Insausti.
1935eko uztailean inauguratu zuten lehen aldiz Ulialde elkartea, Groseko Trueba kalean.