Santi Otxoa de Eribe, Goiener herritar kooperatibaren zuzendaria. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Energia berriztagarriak bultzatu eta hiritarron kontsumoaren burujabetza sustatzea ditu helburu Goiener kooperatibak. Irabazi asmorik gabeko talde herritar honek 8.000 bazkide inguru ditu jada Euskal Herrian, eta datozen urteetan 25.000 pertsona biltzea aurreikusten dute.
Santi Otxoa de Eribe Goienerren zuzendariaren ustez, “energia baliabideen inguruan jendearen kontzientzia hazten doa”, EAEn daukagun menpekotasun energetikoa oraindik %92koa bada ere.
Donostiako Easo plazan bulegoa ireki zuen urrian kooperatibak, eta bertan jaso gaitu Otxoa de Eribek. Eskainitako elkarrizketa osoa biharko astekarian egongo da irakurgai.