Big Bob Railroad blues bikoteak lehen diskoa atera du
Ipar Ameriketako blues eta folk musika jorratzeko elkartu ziren Aitor eta Josu musikariak. Horrela sortu zuten 2016ko udan Big Bob Railroad bikote akustiko donostiarra. Delta blues estiloaren dobro eta slide soinuak dituzte oinarri, Mississippi deltako musikaren interpretazioa eginez.
Iaz, Session #1 lehendabiziko diskoa kaleratu zuten, zazpi abestiz osaturikoa. Jarraian osorik entzun ahal duzue:
Ordutik zuzenean aurkezten ari dira. Hurrengo kontzertua otsailaren 24n eskainiko dute Lasarte-Oriako Furia Beltza tabernan.