Hirugarren urtez irtengo da aurten Euskottish konpartsa "inauterietako festa herrikoia berreskuratzeko" asmoz
Bi urte daramatza Euskottish konpartsak, gona eskoziarrak jantzirik eta musikaz lagunduta, inauterietako izpiritua Donostiarren artean zabaltzen. Igande honetan berriz irtengo dira dantzan Parte Zaharreko kaleetara, «herritarrona den festa berreskuratzeko» asmoz.
Eskuz egindako gonek kolore biziz apaintzen dituzte euren zazpi dantzak. Taldearen erdiak gizon eskoziarraren papera egiten du, bizar eta guzti, eta beste erdiak, berriz, emakumearena, euskal jantziarekin.
Jone Auza konpartsako kidearekin egon da IRUTXULOKO HITZA. Taldeari buruzko artikulu osoa biharko astekarian egongo da irakurgai.