
Festan Blai! gunea jarriko dute larunbatean, Bretxan. Inauterietako gazteen gune bihurtuko dute Bretxako aterpea –20:00etatik 23:00etara–. Parte Zaharrean zirku doinuekin erakarriko dituzte gazteak Bretxako gunera. LarruSketch youtuber ezagunak animatuko du festa, musikarekin girotuko dute jaia eta argazkiak egiteko fotomatoi bat ere prestatuko dute. Jolasak egingo dituzte eta opariak banatuko dituzte.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostia Festak dira egitasmo honen antolatzaileak. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko egin ohi dute Festan Blai!. Aste Nagusian ere egin ohi dute Kursaaleko terrazan, baita Donosticupen festan ere.