Anari, Andoni Egaña eta Xabi Alonso bilduko ditu Korner jaialdiak
Donostia Kultura eta Real Sociedad Fundazioa elkartu dira Korner antolatzeko, Kultura & Futbol Festibala. Otsailaren 19tik 24ra izango da, eta eman dute programazio osoaren berri. Ernest Lluch kultur etxea izango da jaialdiaren ikurra, Anoeta estadioan kokatuta dagoelako, baina leku gehiagotan ere egingo dituzte era guztietako jarduerak: solasaldiak, proiekzioak, erakusketak… Donostia Kulturaren nahia da bere programazioa zabaldu eta aniztasuna lortzea; eta Real Sociedad Fundazioarentzat apustu bat da, beste eremu batzuetan duen inplikazioa indartzeko.
Guztira, 20 partaide baino gehiago bilduko dituzte, kultura zein futbol arlokoak: Ray Loriga, Bernardo Atxaga, Carlos Zanon eta Ander Izagirre idazleak, Anari musikaria, Andoni Egaña bertsolaria, Aitor Arregi zinema zuzendaria, Xabi Alonso futbolari ohia…
Programazio osoa Korner jaialdiaren webgunean kontsultatu daiteke.