Marruma Kulturalak, auzoari begira
Marruma Kulturalak egiten hasi ziren azaroan Groseko Marruma elkartean. Hitzaldiak eta kontzertu akustikoak egin dituzte gehienbat, baina bestelako jarduera kulturaletara ere irekita daude.
Hilabeteko laugarren igandean kontzertuak egiten dituzte, eta hilean behin, gutxienez, hitzaldiak. Bi lagun daude Marruma Kulturalen atzean: Maköki eta Ruben Egaña. Auzolanean auzorako kultur eskaintza osatzen ahalegintzen dira.
IRUTXULOKO HITZAk Marruma Kulturalen inguruko erreportajea argitaratuko du ostiralean.