Satorralaia bizilagunen mugimenduko kide bat zigortu dutela salatzeko elkarretaratzea egingo dute

Ertzaintzari kontzentrazioa komunikatu zion kideak tokia zehaztean Udaletxearen helbidea jarri zuen paperean: “Elkarretaratzearen egunean, ordea, bildutako talde sozialak eta pankartak asko ginela ikusita eta trafikoa ez oztopatzearren, kontzentrazioa eraikinaren atzeko aldetik aurrera mugitzea erabaki genuen, Alderdi Ederrera, pankarta guztiak lerroan zabalduz nazioarteko gonbidatuei harridura eta interesa eragin zien aldarrikapen pasillo ikusgarria osatu genuen”, diote Satorralaiako kideek.
Satorralaiaren iritziz, elkarretaratze hori molestagarria gertatu zitzaien agintariei eta Ertzaintzak 100 euroko isuna jarri zion manifestazioaren jakinarazpena egin zien kideari, elkarretaratzea Ijentea kaletik Alderdi Ederrera aldatzeagatik.