Gizonezko bat atxilotu dute Intxaurrondoko estankoan lapurreta egiteagatik
Pistola eskuetan zuela Intxaurrondoko estanko batean lapurtzea leporatuta 61 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak asteazkenean, 20:00ak aldera. Estankoko langilea zauritu zuen.
Azaldu dutenez hainbat bizilagun hurbildu ziren laguntzera, eta Ertzaintza etorri arte lapurrak ez alde egitea lortu zuten.