Morlansen 160 etxebizitza egiteko proiektua du Etxegintzak
Etxegintzaren bidez. Halaxe jakinarazi du Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak, Rafael Farias Etxegintzako zuzendari kudeatzailearekin batera. Alokairuzko etxebizitzak izango dira, eta zuzenduak egongo dira zaharrei, gazteei, familia txikiei, eta behar bereziak dituztenei.
Ramosek esan du zirriborroa lantzen ari direla, eta hilabete batzuen bueltan eraikitzen hasteko asmoa dutela. “Bi motatako apartamentuak egingo ditugu, logela bakarrekoak eta bi logelakoak. Balkoi zabalak izango dituzte”.
Morlansen babes ofizialeko 160 etxebizitza egiteko asmoa dute,