Toldoak jartzeko ordenantza berria egingo du udalak
Udalak Parte Zaharreko dendariei eta ostalariei komunikatu die fatxadetan dituzten toldoak kendu behar dituztela. Izan ere. hainbat dendari eta ostalari ez dira araudia betetzen ari.
Hori dela eta, Hirigintza sailak azaldu du, baldin eta bi hilabeteko epean araudia betetzen ez bada, toldoa duten denda eta ostalaritza establezimendu horik guztiek isuna jaso dezaketela.
Dena den, udala toldoen ordenantza berri at aztertzen hasi da. Helburua toldoak jartzea eta udal araudia betetzea bateragarriak egiten dituen irtenbide bat bilatzea dela azaldu dute. Hortaz, azaldu dute udala Parte Zaharreko Plan Bereziaren aldaketa egitea aurreikusten ari dela: “Bertan, sartu nahi dugu dendak eta ostalaritza establezimenduak toldoak jartzeko aukera izatea, betiere, hainbat ezaugarri, neurri eta hiriko Auzo Historikoan duen kokapena kontuan hartuta”. Azaldu dute azterketa horretan kontuan hartuko direla Eraikingintzaren Kode Teknikoaren eskaerak, hain zuzen ere, segurtasun araudia eta auzora larrialdi zerbitzuen sarbidearekin lotura duten eskaerak: “Beharrezkoa izango da 3,5 mero zabalera libre egotea eta 5,5 metroko galiboa izatea”