
Martxoaren 11an egingo dute
Bakarrik Hobeto Fest jaialdia Egiako Le Bukowski tabernan. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa eta aurten ere bakarlariak izango dira agertokiko protagonistak. Anari, Jon Basaguren, Libe eta Oza arituko dira musikari lanetan.
18:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio ditu aurrez, eta 7 euro egunean bertan.
Asteartean jarriko dituzte sarrerak salgai Le Bukowskin eta antolatzaileek jaialdiaren kamiseta eta poltsak atera dituzte.