
Otsaileko egitaraua pasa den astean abiatu zuen Kresala Zineklubak. Guztira hiru film eskainiko dituzte hilabete honetan; gaur, bigarrena.
Kogonada zuzendariaren
Columbus pelikula proiektatuko dute 19:30ean Trueba zinema aretoan, 5 euroren truke. Lur Olaizola Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzaileak aurkeztuko du.
Hemen duzue filmaren sinopsia:
“Gizon bat Indiana estatuko Columbus hirian aurkitzen da, haren aita arkitektoa koman dagoen bitartean. Bertan emakume gazte bat ezagutuko du, bere ama droga menpekotasunetik sendatzen den bitartean Columbus-en geratu nahi duena, bere ametsak jarraitu beharrean”.
Otsaileko eta martxoko egitaraua
hemen ikus dezakezue.