Gauerako izotz abisua dela eta Ate Irekien Zerbitzua eskainiko du berriro udalak
Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak Ate Irekien Zerbitzua eskainiko du gaur igorri den izotz abisua dela eta. Etxerik gabeko pertsonentzako 80 ohe ditu erabilgarri Donostiako Udalak urte osoan zehar, Ategorrietako Abegi etxean. Kopuru hori azarotik apirilera handitu egiten da, ordea, Ate Irekien Zerbitzuarekin, kostaldean izotz abisua dagoen bakoitzeko.
Hilabete honetako izozteak zirela eta, 29 etxegabek erabili zuten zerbitzua otsailaren 7an eta beste 36 pertsonek hurrengo egunean.