
Ereiteko garaia dela eta, Cristina Enea Fundazioak haziak ugaltzeko ikastaroak antolatu ditu. Tokiko barietateak landatu eta haziak berreskuratzen saiatu nahi duen orori eskainitakoa da. Ikastaroan haziak ugaltzeko oinarrizko baliabideak erakutsiko dituzte.
Asteazkenean, hilak 14, Uliako Lore Baratzean izango da ikastaroa. 28an, berriz, Egiako parkean. Bi ikastaroak 17:00etan izango dira.
Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxeko Haziera hazien artxiboan, tokiko 100 barietate baino gehiago daude baratzean erein eta ondoren haziak berriz lortzeko.