Palestinarekin Elkartasuna Plataformak Israelek preso dituen
Ahed Tamimi aktibista gaztearen eta preso palestinar guztien askapena aldarrikatzeko kontzentrazio berri bat antolatu du igande honetarako.
16 urteko gazte palestinarra abenduaren 15ean atxilotu zuten bere ama eta lehengusinarekin batera, besteak beste, soldadu israeldar bat erasotzea egotzita. Borroka palestinarraren ikur bilakatu den nerabe honi
12 kargu desberdin leporatzen dizkio orain auzitegi militar batek.
Herri palestinarraren egoera salatu eta Tamimiren liberazioa aldarrikatzeko elkarretaratzera deitu zuen plataformak otsailaren 6ean. Honakoan,
19:30etan izango da ekitaldia,
Donostiako Bulebarrean.