Altzako Jose Manuel Varona zaharren egoitza handituko dute
Hiriko hainbat zahar-etxeetan hobekuntzak egingo ditu Donostiako Udalak. Esaterako, Altzako Jose Manuel Varona egoitza handitzeko proiektua onartu du. Gestiur S.L enpresak idatzi du proiektua eta 486.210,95 euroko aurrekontua du. Egoitzaren ondoko lokalaren batuko dute egungoa, eta horrela handiagoa izango da.
Varonan ez ezik, Egiatarra eta Jatorra egoitzetan ere hobekuntzan egingo dituzte. Horrekin batera, Intxaurralderi lokala jarriko diote Monsen, Grosen egoitza berria egiteko lokala erosiko dute, eta Antiguako egoitza handituko dute La Sirena aterpetxearen beheko solairuetan.