Amara Berri ikastetxearen aurrealdea berrituko dute
Urbieta kaleko Amara Berri ikastetxearen kanpoko fatxada berritzeko proiektua onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. 586.649,90 euroko aurrekontua du, eta fatxada osoaren saneamendu sakon eta orokorra egingo da.
Udalaguntza programaren barruan dago proiektuak, eta horrela, Eusko Jaurlaritza lanen %60 ordaintzeaz arduratuko da, eta gainerako %40a udala.
Ikastetxeekin loturiko beste bi diru laguntza eskaera egin ditu udalak. Batetik, Amassorrain ikastolan haur hezkuntzako lehen zikloko gelak hobetzeko, eta bestetik, Zuhaizti ikastetxeko Ategorrietako eraikinaren estaldura ordezkatzeko.