Gonzalo Arconada Zubietan (Argazkia: Iñaki Agirre)
Entrenatzaile gisa esperientzia zabala du
Gonzalo Arconadak, guztira hamabost talde zuzendu baititu gizonezkoen futbolean, maila desberdinetan. Besteak beste, Realaren entrenatzaile izan zen 2005/06 denboraldian. Hamabi urteren ondoren, Arconada talde txuri urdinera bueltatu zen azaroan, Gorka Alvarez bitarteko entrenatzailea ordezkatzeko. Honakoan, ordea, nesken taldea zuzentzeko erronkarekin iritsi da klubera.
Denboraldi hasiera zail baten ostean, Realeko neskek egoerari buelta eman eta ligako sailkapenean gora egitea lortu dute Gonzalo Arconada entrenatzailearen zuzenpean. Hamaika jardunaldiren faltan, sailkapenean
hamabigarren eta kopa postuetatik bost puntura dago talde donostiarra.
Arconadarekin egon da IRUTXULOKO HITZA orain arte eginiko ibilbideaz eta etorkizuneko erronkei buruz hizketan. Elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.