Jaime de los Rios, Koldo Mitxelenako aurkezpenean. (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa bat zabaldu du Jaime de los Riosek (Donostia, 1982):
Moving Pictures. “
Moving Pictures nire obra muturrekoena da, eta, aldi berean, nire azken kezka ongien islatzen duena”, azaldu du artistak aurkezpenean.
Moving Pictures sistema bat dela dio, saiakera bat, azalpen filosofiko bat: “Egia bilatzeko eta aurkitzeko aukera eskaintzen digu, norberarena den argia soilik baliatuz: pentsatzeko eta existitzeko askatasuna”. Apirilaren 7a arte egongo da ikusgai erakusketa.
Etengabe aldatzen arituko dira mihiseeak: “Abentura partikular honek pasio handi baterantz eraman nau: pinturarantz. Gonbita egiten dizuet zorian eta ametsetan oinarritutako hurbilketa psikoanalitiko bat egitera, igerian dabilena enigma irrazional batean, adimenik gabeko eremu batean, irudimenarenean”
Artek[Lab] Arte eta Zientzia laborategi irekiaren sortzaile da De los Rios, Arteleku sormen zentroan kokatua dagoena. Software eta hardware askean espezialista da eta lankidetzazkoa da haren lanaren parte handi bat. 2010ean, Artista Berriak saria jaso zuen, eta 2012an Gipuzkoako Foru Aldundiak beka eman zion, teknologia berriekin garatutako instalazioengatik. Azken urteotan, ArtFutura zentroaren zuzendari eta koordinatzaile ere izan da, eta, bertan, erakusketak egiteaz gain, nazioarteko artistak sustatu ditu.