Politikari ezagunak jarri dituzte palan jokatzen txapelketaren kartelean.
Palak hartu eta frontoira jauzi egingo dute Ibaetan. Egun bateko txapelketa azkarra antolatu dute, otsailaren 24rako, 11:00etan. Izen ematea zabalik dute jada, otsailaren 23a arte, eta parte hartu nahi dutenek nahikoa dute mezu bat bidaltzea posta elektroniko honetara:
ibaeta.palatxapelketa@gmail.com.
Mezuan zehaztu beharko dira bikotea osatuko duten partaideen izen abizenak, eta harremanetarako telefono zenbaki bat. Bikote bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.