Europa Ligako final-hamaseirenetan Austriako liga eta kopa txapeldunaren kontra jokatuko du bihar Realak. Salzburgo futbol taldea sasoi onean iritsiko da neurketara, azken asteburuan berriro irabazi eta ligako lehen postuan eroso dabilelarik. Donostiarrak, bestalde, ez dabiltza euren momentu onenean, ligan europar postuengandik urrun baitaude eta Santiago Bernabeun zelaian 5-2 galtzetik datozelako.
Realak bigarren bukatu zuen multzoka jokatzen den Europa Ligako lehen erronda, Zeniten atzetik. Salzburgok, bere aldetik, lehen postua lortu zuen, bigarren klasifikatu zen Marseillari lau puntuko diferentzia ateraz.
Anoetan izango da norgehiagoka,
19:00etan. Itzulerako partida
otsailaren 22an jokatuko dute, austriarren zelaian, 21:05etan.