Donostiak garrantzi berezia du Izaroren bigarren diskoan
Gaur aterako du bigarren diskoa Izaro musikariak. Eason jarri dio izena, hiriari erreferentzia eginez. Berria egunkarian aipatu duenez, aurkitze bat kontatu nahi izan dut disko honetan, eta topaketa horretan Donostiak izan duen garrantziagatik eraman du diskoaren titulura hiriari egindako erreferentzia. Hamasei abesti bildu ditu diskoan.
Donostia eta maitasuna ditu ardatz Izaroren lan berriak. Aurreko lanean bezala, oraingoan ere euskaraz, ingelesez eta gazteleraz abestu du musikariak, baina euskara izan da bizkarrezur nagusia, zehaztu duenez.
Martxoaren 8an eskainiko du lehen kontzertua, Bilboko Arriaga antzokian, eta Donostiako Victoria Eugenian izango da martxoaren 9an. Gasteizen, berriz, martxoaren 24an. Madrilen, Bartzelonan, Galizian eta Mexikon kontzertu sorta bat ere badu itxita. Lehen emanaldietarako sarrera gehien-gehienak salduta daude jadanik.