Felipe Montoyak ez du lehen kanporaketa gainditu
Hego Koreako Neguko Olinpiar jokoetako lehen parte hartzea nahi baino beranduago bukatu du Felipe Montoya donostiarrak. Ez da patinaje artistikoko programa librera sailkatu. Hain zuzen ere, programa librean 52,41 puntu eskuratu ditu eta 29. postuan geratu da. Ondorioz ez du lehen kanporaketa gainditzerik izan.