Gazte Akelarreko sarrerak salgai daude hiriko hainbat tabernetan
Martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo dute Gazte Akelarrea Oiartzunen Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatuta. Dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak eta bonoak hiriko hainbat lekuetan.
Bono osoak, hiru egunetarako, eskuragarri daude Plateron, Herrian eta Katan 30 euroren truke. Ostiralerako eta larunbaterako bonoak, berriz, Plateron eta Herrian daude salgai; ostiralekoak 12 euro balio ditu eta larunbatekoak 18. Gainera, otsailaren 28ra arte 10 bono batera erosiz gero, 28 eurotan eskuratu ahal izango da bakoitza.