
Hirugarren urtez,
Kalapiek bizikletaz eta oinez ibiltzeko GPSak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko ikastaroa antolatu du. Azaldu dute hainbat abantaila eskaintzen dituela GPSak eta horietaz baliatzeko gakoak eman nahi dituztela.
Abantailen artean honakoak aipatu dituzte: Egindako ibilbideak grabatzeko aukera, beste jende baten ibilbideak bilatzekoa, eta norberaren ibilbideak pubikatzekoa
Ikastaroan honako gaiak lantzeko aukera egongo da:
- GPS sistemaren funtzionamendua labur azalduko dute: AEB, Europa, Txina eta beste hainbat herrialdetako sateliteak.
- Mugikorreko GPSarekin goian esandako guztia egiteko aukera ematen duen Wikiloc programa azalduko dute. Programa mugikorrean instalatzen eta izena ematen ikasteko aukera egongo da.
- Wikiloc eta mugikorraz bestalde, badaude beste programa eta gailu batzuk: Google Maps, Strava, Alpify… Horiek ere azalduko dituzte.
- Bizitzarik al dago mugikorretatik harago? Weareables (jantzi daitezkeen gailuak): erloju adimendunak, GPSdun zapatilak, arropa…
- Beste batzuk: bizikletan nola finkatu, bateria…
Ikastaroan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da
Smartphone edo telefono adimenduna edukitzea, eta ahal bada ordenagailu bat eramatea eskatu dute.
Ikastaroak ,otsailaren 26a, martxoaren 5an eta 12an izango dira 19:00etatik 21:00etara Kalapie elkartearen egoitzan. Bestalde, martxoaren 11an, goizean, ikasitakoa praktikan jartzeko txangoa egingo dute hiriko bidegorrian barrena.
Kalapieko kideentzat doakoa izango da ikastaroa eta gainontzekoak 10 euro ordaindu beharko dituzte
. Izena emateko 629271481 telefonora deitu edo Kalapie@gmail.com helbidera idatzi behar da.