Jose Luis Lanzagorta da 53. Jazzaldiko kartelaren egilea
53. Jazzaldiko kartela. Musikaria eta diseinatzaile grafikoa da Lanzagorta eta Lanzagorta Estudioa sortu zuen, Donostian, 1991n, eta, batez ere, artearen eta kulturaren esparruan lan egiten duten bezeroak ditu. Kontrabaxu baten giderra irudikatu du kartelean; haren siluetak swinga irudikatzen duela diote, erritmoz betetako formekin, eta, era berean, klasizismoaren dotoretasunari eusten dioela. Kartela aukeratzeko, lehiaketa murriztu bat egin du antolakuntzak, iaz bezala, hainbat diseinatzaile eta artista plastikoren artean.
Lanzagortak diseinatuak dira, aurretik ere, Jazzaldiko kartel batzuk, urte hauetan: 1989, 1990, 1999, 2000, 2001, 2002, 2005, 2006, 2007 eta 2008.
Jose Luis Lanzagortak egin du