(Argazkia: Reuters)
Txuri urdinek ez zuten maila eman Salzburgoren kontra atzo, Anoetan. Europa Ligako final-hamaseirenak gainditzeko Austrian irabazi egin beharko du Realak. Salzburgoren kontra 2-2 berdindu zuten, lehen zati txarra eta bigarren hobea egin ondoren.
Galtzen hasi zen talde txuri urdina Oiartzabalek bere atean sarturiko gol baten ondorioz. Bigarren zatian Odriozolak eta Januzajek markagailua irauli zuten 2-1 jartzeko, baina azken minutuan austriarrek binakoa lortu zuten Minamino japoniarraren golari esker. Azken uneko kolpe horrek eta emaitzak asko zaildu dute Realaren etorkizuna Europan.
Datorren ostegunean, hilak 22, itzuliko partida jokatuko dute Salzburgon 21:05ean.