Aitor Zabaleta urtero izaten dute gogoan Anoetan.
Anoetako obrek aurrera darraite, eta klub txuri-urdinaren zale oso berezi bat omenduko dute estadio berrituan. Hain zuzen, Realak jakinarazi du animazio harmaila berriak ‘Aitor Zabaleta’ izena izango duela.
Duela 20 urte hil zuten Zabaleta, Realeko zale sutsua, Atletiko Madrileko ultra taldekoek, partida baten atarian. Orain, Zabaleta gogoan izateaz gain, atsedenik gabe taldea animatzen duten jarraitzaileei eskaini nahi die gunea Realak.
Sare Antifasixtak iazko abenduan ere gogoratu zuen Zabaleta, eta salatu zuten haren hiltzaileak hirugarren graduko baimena zuela.