Asier Beramendi musikaria. (Argazkia: I. Esnaola)
Eraul goitizena hartu zuen Asier Beramendik (Gros, 1991), Suedian itzulpengintza ikasketak bukatzen ari zela. Maketa bat atera eta Kutxa Kultur jaialdiari esker aukera on bat sortu zitzaion. Bere kantuak banda batekin eskaintzeko aukera izan zuen, eta iazko azaroan
Iraultza diskoa argitaratu zuten. Gaur egun, bakarlari eta hiruko moduan ari da kontzertuak ematen. “Eraul ez naiz ni, ni geratu naiz Eraulen”, dio Beramendik.
IRUTXULOKO HITZAk musikari donostiarrarekin hitz egin du. Orain arte esatera ausartu ez dena kontatzeko beharra sentitu du. Esaterako, maila pertsonalean bizi izandako garai latzak eta horrek eragindakoa. Suediara joatea erabaki zuen bizi zuen egoera aldatzeko: “Ihesaldi modura hartu nuen. Nire bizitza pertsonaleko gauza batzuk konpondu nahi nituen”.
Idazteak eta kantuak sortzeak berarentzako duen garrantzia, talde bateko kide izateko nahia, eta bestelakoak ere azpimarratu ditu Beramendik.
Ostiraleko astekarian elkarrizketa osorik irakurri ahal izango da.