Beste bi astez jarraituko dute itxita Groseko Haurtxokoak eta Gaztelekuak
Okendo kultur etxean eman zen sutearen ondorioz burutzen ari diren garbiketak direla eta, Groseko Haurtxokoak eta Gaztelekuak beste bi astez itxita jarraituko dutela jakinarazi du gaur Donostiako Udalak. Sua kultur etxeko armairu elektriko batean sortu zen eta bertan pilatutako ke-lainoak eragindako kalteak konpontzeko hasi zituzten garbiketa lanak.
Haurtxokoa eta Gaztelekuaren irekiera data zehazteko aukera dagoen momentuan informazioa bide desberdinetatik jakinaraziko dutela adierazi dute udaletik.
Duela bi aste