Europa Ligako lehen finala jokatuko du gaur Realak
Europa Ligako final-hamaseirenetarako pasea jokatuko du gaur arratsaldean Realak, 21:05ean, Salzburg talde austriarraren etxean. Aurreko ostegunean jokatutako joaneko neurketa 2-2 amaitu zuten bi taldeek, partidaren azken minutuan Minamino japoniarraren golari esker austriarrek berdinketa lortu zutelarik.
Emaitza kaxkarrari buelta eman behar izango dio gaur Realak Europako lehiaketan aurrera egin ahal izateko. Asteburuan Levanteri 3-0 irabaztetik datoz donostiarrak, baina austriarrek ere garaipen sendoa (4-0) lortu zuten igandean, taldea ligako lehen postuan eta bigarrenarekiko zazpi puntuko abantailarekin kokatuz.