"Hitza betetzeko" eta zezenketen inguruko galdeketa egiteko eskatu diote alkateari
Eguzki talde ekologistaren ustez, Eneko Goiari “aitzakia juridikoak bukatu zaizkio” eta “emandako hitza bete gabe jarraitzen du”. Lehenbailehen zezenketei buruzko galdeketa egiteko eskatu dio Donostiako alkateari: “10.000 sinadura haiek aurkeztu zituzten pertsonek, Udalak berak ezarritako baldintzak zintzo-zintzo beteta, galdeketa egiteko eskubidea irabazi zuten. Pertsona haiek gutxienezko errespetua merezi dutelako eta emandako hitza betetzea gizalegezkoa delako, Goiak bidea eskaini behar du donostiarrek Illunberi buruz duten iritzia adieraz dezaten. Eta lehenbailehen, dagoeneko oso berandu dabil eta”.
Azaldu du EAEko Auzitegi Nagusiak orain dela gutxi emandako epai baten erabera, Donostiako Udalak bere instalazioak egoki irizten duen moduan erabil ditzakeela, eta ez dagoela behartuta Illunbe alokatzera bertan zezenak hil ditzaten.