Hondakinak botatzeko edukiontzi gune bat Añorgan. (Argazkia: Añorga Bizirik)
Añorgako hondakinen edukiontzietan
Erraustegirik ez, eskerrik asko. Birziklapena bai! lelodun kartelak jarri dituzte. Bilketa selektiborako sistema ez dela eraginkorra salatu dute, eta azaldu dute Añorga Txikiko errefusaren edukiontzi batean kartoia eta egurra topatu dituztela: “Biak birziklagarriak dira, bata papera eta kartoiaren edukiontzian bota daitekeelako, eta bestea garbigunera eraman behar delako”.
Adierazi dute urtebetean
Añorgako bizilagun bakoitzak 288,80 kg zabor nahasi sortzen dituela, Gipuzkoako herri askok 100 kg biztanle eta urteko baino gutxiago sortzen duten bitartean. Adibide moduan jarri dituzte, Usurbil (75 kilo biztanle eta urteko). “Emaitza hauek lortzeko ezinbestekoa da birziklagarriak eta konpostagarriak diren hondakin guztiak biltzea tokian tokiko berezitasunetara moldatua izango den hondakinen bilketa sistema eraginkor bat ezarriz “, esan du Añorga Bizirik-ek. Modu honetan uste dute zabor nahasi ugari sortzea saihes daitekeela, eta geratuko litzatekeen apurrarekin erraustea ez den beste irtenbide bat bilatzea posible izango litzatekeela.
Atxikimendua adierazi dio larunbateko manifestazioari. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak protesta egiteko deia egin du larunbaterako Donostian. Arratsaldeko bost eta erdietan abiatuko da manifestazioa Gipuzkoa plazatik.