11.869 kilo janari eta 25 kaxa konpresa jaso dituzte Saharako errefuxiatuen kanpamenturako
Amaitu dute aurtengo Saharako errefuxiatuentzako janari bilketa eta larunbatean abiatuko dira karabanak Bilbotik. Donostian, 11.869 kilo janari eta 25 kaxa konpresa bildu dituzte.
Gipuzkoa orotara, 72 tona inguru janari eta 300 kaxa konpresa bildu dira eta Donostiako gazteek dotore margotutako bi trailerretan bildu dituztela azaldu dute antolatzaileek. Ostiralean, otsailaren 23an, 17:00etatik 19:00etara ikusgai egongo dira Zurriolan.
Antolatzaileek modu batera edo bestera lagundu duten oro eskertu nahi izan dute.